Publizitatea
Itxi

2015/11/25

22:19

Gizartea

Michelin Gida 2016

27 Michelin izar, Euskadiko sukaldaritzaren zeruan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilboko Zarate jatetxeak bere lehen izarra eskuratu du. Aizianek, berriz, iaz irabazitakoa galdu du. Nafarroak bakarra du: El Molino de Urdanizena.

  • Bilboko Zarate jatetxea.

    Bilboko Zarate jatetxea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

27, iazko berdinak, baina ez berak. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) jatetxeek ia 30 Michelin izar eskuratu dituzte 2016ko Gidan. Bart jakinarazi dute banaketa Santiagon egindako gala batean. Bilboko Zarate jatetxeak bere lehen izarra eskuratu du. Bizkaiko hiriburuan ere badagoen Aizinek, ordea, iaz irabazitakoa galdu du.

Sergio Ortiz de Zaratek arrainekin egindako lan bikaina nabarmendu nahi izan du epaimahaiak, eta Bilbon, Poza Lizentziatuaren kalean, duen jatetxeari bere lehen izarra eman dio.

Bestalde, Pedro Subijanaren Akelarre jatetxeak, Juan Mari Arzakenak, Martin Berasategirenak eta Eneko Atxaren Azurmendi jatetxeak hiru izarrekin jarraituko dute beste urtebetez, "maila aparta" mantendu dutelako.

Andoni Luis Adurizen Mugaritzek bi izarrei eutsi die.

Gainerakoan, 13 dira EAEn izar bana duten jatetxeak: zazpi, Bizkaian; bost, Gipuzkoan; eta bakarra, Araban. Nafarroan ere bakarra dute, El Molino de Urdanizek eskuratutakoa.

Hauxe da zerrenda guztia:

BIZKAIA

Andramari (Galdakao), Roberto Asua

Etxanobe (Bilbao), Fernando Canales

Mina (Bilbao), Alvaro Garrido

Nerua (Bilbao), Jose Martinez Alija

Zortziko (Bilbao), Daniel García

Zarate (Bilbao), Sergio Ortiz de Zarate

Etxebarri (Axpe ), Bittor Arginzoniz

GIPUZKOA

Elkano (Getaria), Aitor Arregi

Alameda (Hondarribia), Gorka Txapartegi

Kokotxa (Donostia), Daniel Lopez

Mirador de Ulía (Donostia), Ruben Trincado

Zuberoa (Oiartzun), Hilario Arbelaitz

ARABA

Zaldiaran (Gasteiz), Patxi Eceiza

NAFARROA

El Molino de Urdaniz (Urdaitz), David Yamoz

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena