Gizartea -

Eguraldia

Urumea eta Arga ibaiak hazita, euriteen ondorioz

Donostiako Udalak aginduta, Martutene auzoko bizilagunek Garberara eraman behar izan dituzte ibilgailuak, badaezpada.

Emergentziazko protokoloa aktibatu dute Urumea maila gorrira iritsi delako

1:38

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan izandako euri-jasek Urumea ibaia haztea ekarri dute eta, ondorioz, Donostiako Txomin-Enea eta Martutene auzoetan kezkatuta daude.

Gauean egoera bere onera etorri bada ere, datozen orduetan Urumeak gainezka egin dezakeela ohartarazi dute, itsasgoraren ondorioz.

Donostiako Udalak aginduta, Martuteneko bizilagunek Garberara eraman dituzte. Ostegunea, 07:00etan, Udalak autobusa jarriko du auzokideen eskura, autoen bila joateko.

Donostiako Krisi Mahaiak bilera egin du arratsaldean. Protokolo guztiak aktibatu dituzte eta herritarrei adi egoteko ohartarazi die sakelako telefonoetara bidalitako mezuen bidez.

Horrez gain, Urumea ibaiaren inguruan egiten ari diren eraberritze lanen arduradunek ere beren protokoloa indarrean jarri dute eta, ondorioz, lanak gelditu dituzte eta makinak eta bestelako lan erremintak eta objektuak ibaiertzetik erretiratu dituzte.

Bestalde, Udaltzaingoaren patruilak inguruan daude, eta mantentze lanetarako zerbitzuak ere edozein unetan ateratzeko prest daude.

Nafarroa

Bestalde, Iruñean, 00:00etatik eta 02:00etara bitartean, Arga ibaiak gainezka egin dezakeela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak.

Gainera, Urumea ibaiak gainezka egin duela eta, arazoak izan dira Leitza eta Goizuetako errepideetan.

Haizeteak ere arazoak eragin ditu eta errepide ezberdinetan zuhaitzetako adarrak lurrera erori dira, zirkulazioa oztopatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Iruñeko argazkiak Denboraleak argazkiak Eguraldia Donostia Albisteak Uholdeak bideoak Ekaitzak gaur Ibaiak