Gizartea -
Ostiraletik igandera bitartean
Bilbo, musaren hiriburu
Asteburu honetan Bilbon jokatuko da VI. Museko Nazio mailako Masterra. Ostiraletik igandera bitartean jokatuko dira norgehiagoka guztiak Hotel Gran Bilbao hotelean.
eitb.eus
Asteburu honetan Bilbon jokatuko da VI. Museko Nazio mailako Masterra, Espainiako Mus Elkarteak (Asesmus).Bertan parte hartuko dute Espainiako Mus bikoterik onenak, Masterreko kide diren Mus Txapelketak irabazi dituztenak. Autonomia erkidegoko guztietako irabazleak Bilbon izango dira asteburuan, ostiraletik igandera bitartean lehian ariko dira, Espainiako Txapeldun izan nahian.
Master hau gaztetuta dago, eta emakumeen inoiz baino presentzia gehiagorekin. Bertan 15 urteko gazte bat, eta 66 emakume izango dira azken fasean.
Bilbo izango da Masterraren seigarren edizio honetan, eta Madril ordezkatuko du, izan ere iaz bertan egin zen. Bosgarren edizio hartan Fernando de la Fuente eta Enrique Alegrete bikotea izan zen 214 bikote parte-hartzailetik irabazleak, eta aurtengo ediziorako txartela lortu zuten. Aurtengoan, 320 bikote izango dira parte hartuko dutenak, eta horrenbestez, 640 jokalari izango dira. Haiekin batera, familiako kideak edota lagunak etorri ohi dira, eta beraz, ia mus munduko mila pertsona izango dira ostiraletik igandera bitartean Bizkaiko hiriburuan.
Masterreko parte hartzaileak, estatuko probintzia guztietatik etorriko dira, eta horien artean aipatzekoak dira Bizkaia anfitrioia, 116 parte hartzailerekin.
Irabazleek, Fernando Ortega zeramistak egin duen garaikurra jasoko dute. Guztira 10.000 euro baino gehiago banatuko dira, sarituak izango diren 40 talde baino gehiagoren artean.
Parte-hartzaileek egutegi estua izango dute, izan ere ostiral gauetik igande goizera arte. Guztira, hamahiru kanporaketa jokatuko dira, finalerdia eta finalaz gain, guztiak Hotel Gran Bilbao hotelean. Bestelako egutegia izango dute laguntzaileek, izan ere Masterraren antolatzaileek, Bilbao Turismoarekin batera, txango ezberdinak antolatuko dituzte hauek xehetasunekin Bilbo hiria ezagutu dezaten. Zehazki Guggenheim museoa edota hiriko Alde Zaharra nahitaez bisitatu beharrezko guneak izango direlarik besteak beste.