Gizartea -
Getxo
500 kilo olagarro hilda agertu dira Ereagako hondartzan
Adituek azaldu dutenez, azken orduetako eurien ondorioz itsasadarrean ur geza ugari sartu delako hil dira olagarroak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
500 kilo olagarro hilik agertu dira gaur goizean Ereagako hondartzan, Getxon (Bizkaia), eta Udaleko garbiketa zerbitzuek kendu egin dituzte jada.
Udal teknikariek eta Azti Sio erakundeko ikerlariek azaldu dutenez, azken orduetako eurien ondorioz itsasadarrean ur geza ugari sartu delako hil dira olagarroak. Horrenbestez, baztertu egin dute kutsaduraren batek eragin izana.
Adituen esanetan, halako gertakariak oso ohikoak dira Portugaleko eta Galiziako kostaldeetan.
Olagarroez gain, hainbat itsas erbi ere agertu dira hilda.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea