Gizartea -

Istripua

Sopelan bi ibilgailuk elkar jo dute eta lagun bat larri zauritu da

Zauritua ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek zauri larriak izan ditu gaur arratsaldean BI-9986 errepidean, Sopelako saihesbide parean, bi autok elkar jo ondoren. Zauritua ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua zazpiak eta hamarrean jazo da, eta ezbeharrean bi ibilgailu egon dira nahasita.

Autoetako batean zegoen gizonezko bat suhiltzaileek atera behar izan dute, barruan geratu harrapatuta geratu baita. Ondoren, anbulantzia medikalizatu batek Gurutzetako ospitalera eraman du pronostiko larriarekin. Gabeko bederatziak eta hogeian errepidea ireki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Sopela albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa