Gizartea -

Lizarraldea

21 urteko txirrindulari bat desagertu da Nafarroako Larraitza mendian

Goizean atera da etxetik, bizikletan ibili eta bazkalorduan etxera bueltatzeko asmoz, baina ez da itzuli. Larraitza mendiko bideetan barrena ari dira gaztearen bila.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko txirrindulari bat desagertu da Zurukuainen, Larraitza mendian, haren familiak ohartarazi duenez.

Goizeko 11:00k inguruan atera da etxetik, bazkalorduan etxera itzultzeko asmoz. Etxera itzuli ez dela ikustean eta sakelako telefonora egindako deiak erantzuten ez dituenez, mutilaren gurasoek Foruzaingoa ohartarazi dute arratsaldean. Nafarroako larrialdietarako zerbitzuak, Guardia Zibila, Foruzaingoa eta Lizarrako suhiltzaileak abiatu dira gaztearen bila, baita Zurukuaingo eta inguruko herrietako zenbait bizilagun ere.   Larraitza mendira igotzeko bide guztietan aritu dira haren bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak