Gizartea -
Gertakizuna
Bi mosso tirokatu dituztenen bila ari dira Bartzelonan
Salaketa bat tarteko ustezko prostituzio etxe batera joan direnean jazo da tiroketa. Mossoetako bati alta eman dioten bitartean, beste ospitaleratua dago.
Erredakzioa
Esquadra Mossoak bart Bartzelonako Arago kalean mosso biren kontra tiro egin zuten egilearen edo egileen bila ari dira. Agenteak ustezko prostituzio-etxe batera joan zirenean jazo zen tiroketa. Auzokide batek han zarata handia zegoela salatu zuelako bertaratu ziren.
Zauritutako agenteetako bati alta eman diote Vall d''Hebron ospitalean. Bestea, aldiz, Bartzelonako Sant Pau ospitalean dago eta bere bizia ez dago arriskua, Europa Pressek jakitera eman duenez.
Gertakizuna 23:30etan jazo zen. Ordutik, Kataluniako Polizia autonomikoetako hainbat agente tiroen ustezko egilea edo egileak bilatzen ari dira Bartzelonan, gertakizuna jazo den inguruko kaleetan etxez etxe miatzen.
La Vanguardia egunkariaren arabera, Mossoak bi pertsonaren bila daude, eta baliteke horietako bat zaurituta egotea eta odol arrastoa utzi izana ihesaldian.
Eskopeta
Erasotzaileek erabilitako arma bat aurkitu dute ikerlariek: Kanoi laburreko ehiza eskopeta bat posta-kartutxoekin, baina bigarren arma bat bilatzen ari dira. Horrez gain, motxila bat topatu dute, baina edukiaren berri ez dute eman.