Gizartea -

Ezbeharra

Mendizale baten hilotza erreskatatu dute Abadiñon

Orain arte egindako ikerketek diotenez, mendizalea erori egin omen zen eta jasandako kolpea izan omen da heriotza eragin diona. Goizeko lehen orduetara arte ezin izan dute gorpua erreskatatu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

35 urteko mendizale baten gorpua erreskatatu dute Atxarteko harrobiaren parean, Abadiñon. Gizona atzo arratsaldean jasandako istripu baten ondorioz hil zen.

Atzo 23:00ak aldera, ustezko desagerpen baten inguruko abisua izan zuen Ertzaintzak. Lagun baten hitzetan, 35 urteko mendizale bat desagertu egin omen zen; autoa Abadiñoko Atxarteko harrobietatik hurbil utzi omen zuen baina hainbat ordu omen zeramatzan bere berri izan gabe.

15:00ak aldera mugikor bidez deitu zion azken aldiz lagun bati eta Untzillaitz mendia jaistera zihoala jakinarazi omen zion.

Mendizaleak istripuren bat jasan zezakeelako susmoarekin, bere lagunak eta Ertzaintzako Mendi taldeko adituak bere bila hasi ziren berehala. Horrela, gaur goizaldeko 02:30ak aldera, 35 urteko gizonaren gorpua antzeman dute Atxarteko harrobietatik hurbil.

Orain arte egindako ikerketek diotenez, erori egin omen zen eta jasandako kolpea izan omen da heriotza eragin diona.

Gaur, eguna argitu bezain laster, eta epaileak baimena eman ostean, mendizalearen gorpua erreskatatu dute ertzainek eta Bilboko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute. Gorpua helikopteroaren laguntzaz ateratzera zihoazen arren, ezinezkoa izan zaie eguraldi txarra eta haize bortitza zirela eta. Azkenean, lurretik ekin diote hildakoaren erreskateari. &' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea