Gizartea -
Terrorismoaren aurkako borroka
Jihadismoaren gaineko 29 salaketa anonimo ikertzen dabil Polizia
Susmagarri jihadisten inguruko salaketa anonimoak jasotzeko webgunea martxan jarri du Barne Ministerioak. Atzoz geroztik, "salaketa ugari" jaso dituzte dagoeneko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Jihadismoarekin ustez lotutako susmagarrien gaineko salaketa anonimoak biltzeko Barne Ministerioak abian jarritako webguneak "komunikazio ugari" jaso ditu azken 24 orduetan, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak jakitera eman duenez.
Terrorismoaren aurkako borrokan lanean daude zerbitzuei 29 salaketa helarazi diete, egiazkoak ote diren ebatz dezaten.
Susmagarri jihadisten inguruko salaketa anonimoak jasotzeko webgunea martxan jarri dute ostiral honetan, Espainiako Gobernuak sustatutako Indarkeriazko Erradikalizazioaren aurkako Borrokaren Plan Estrategiko Nazionalaren barnean.
Fernandez Diazek azaldu duenez, 24 orduetan jasotako "salaketa ugarik agerian utzi dute gizartea erantzuten ari dela, eta laguntzeko kontzientzia duela".