Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bortxatu egin dutela salatu du emakume batek Donostian

24 urteko errenteriarrak Donostiako Udaltzaingoan jarri du salaketa. Biktima ospitalera eraman dute eta ustezko erasotzailearen bila ari dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bortxaketa salaketa bat izan da igande honetan Donostian. EiTBk Donostiako Udaleko iturrietatik jakin ahal izan duenez, Errenteriako 24 urteko emakume batek salatu jarri du 11:30ak aldera Donostiako Udaltzaingoan, Amara auzoko lokal bateko komunean bortxatu egin dutela esanez.

Biktima ospitalera eraman dute eta horrelako kasuetarako protokoloa aktibatu dute. Udaltzaingoa eta Ertzaintza harremanetan jarri dira ikerketa koordinatzeko.

Orain, ustezko erasotzailearen bila ari dira.

Udalaren oharra

Donostiako Udalak, ohar baten bidez, adierazi du salaketa horren aurrean Udaltzaingoak gertaerak ikertuko dituela, eta ustezko eraso sexualaren egilea atxilotzen saiatuko dela.

Aipatu oharrean, Udalak berriro berretsi du edozein eskubide-urraketaren aurrean inongo tolerantziarik ez izateko konpromisoa, eta, batez ere emakumeen duintasuna gutxietsiko duten egintzen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea