Gizartea -

Heriotza

Vicente Zaragueta hil da

Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko presidentea Donostian hil da, 89 urte zituela. Asteazken honetan egingo diote hileta.

Vicente Zaragüeta. EITB
Vicente Zaragüeta. EITB
Vicente Zaragüeta. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vicente Zaragueta Gipuzkoako Ozeanografia Elkarteko presidentea hil da astelehen honetan Donostian, 89 urte zituela, hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez.

Izatez ozeanografoa, Donostiako Aquariumeko zuzendaria izan zen Zaragueta. Horrekin batera, Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriaren Adiskideen  Elkarteko kide ere izan zen, eta baita Diario Vasco egunkariko presidenteorde ere.

2011ko Aieteko Bake Konferentziaren sustatzaileetako bat izan zen, eta sari ugari jaso zituen, tartean Jose Mari Korta saria, hain juxtu ere arlo horretan egindako lanagatik.

Asteazken honetan egingo diote hileta, Donostian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Gipuzkoako albisteak Gizartea albisteak