Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat larri zauritu da Donostian izandako borroka batean
Aurpegian hausturak eta garuneko odoljarioa izan zituen. Amara Berriko aterpe batean jazo zen liskarra.
Agentziak
Gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Donostian igandean beste batekin borrokan egin eta aurpegiak hausturak eta garuneko odoljarioa eragiteagatik, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez.
Gertaerak igandeko 20:30ean jazo ziren. Amara Berri auzoko aterpe batean bi gizon borrokan ibili zirela eta horietako bat larri zauritu zela eta, deia jaso zuten larrialdietako zerbitzuek. Bertaratzean, bi lagunak ospitalera eraman behar zituztela jabetu ziren.
Gizonetako batek aurpegian hainbat haustura eta garuneko odoljarioa zituen, eta ebakuntza egin behar izan zioten.
Hala, beste gizona atxilotu zuten Ertzaintzaren agenteek, lesio delitua egotzita. Horrez gain, senda-agiria jasotzean ertzain-etxera eraman zuten epailearen aurretik pasatu baino lehen egin beharreko izapideak egiteko.