Gizartea -
Neurria
Iberia bigarren maletagatik kobratzen hasiko da gaur
Hain zuzen ere, 50-60 euro kobratuko ditu hegaldi luzeetako klase turista merkeenean.
Erredakzioa
Iberia 50 eta 60 euro artean kobratzen hasiko da gaur bigarren maletagatik hegaldi luzeetako klase turista merkeenean.
Errekargu hori bigarren maletan baino ez dute jarriko, American Airlinesek eta beste zenbait airelineak lehenengoan ere ezarri badute ere.
Turista klase garestienetako bidaiariek ez dute ordaindu beharko 23 kilo arteko bi maleta eramateagatik, eta ''Business'' klasekoek 23 kiloko hiru eraman ahal izango dituzte.
Bidaia laburretan eta ertainetan, ''Business'' klaseko bidaiariek 23 kiloko bi maleta eraman ahal izango dituzte, eta ez 30ekoak orain arte bezala. Turista klasekoek, ordea, 23 kiloko maleta bakarra eraman ahal izango dute.
Eskuko ekipajean araudia ez da aldatu, eta orain arte bezala izaten jarraituko du, hots, 10 kiloko poltsa bat bidaiari bakoitzeko klase turistan.
Spanair konpainia urtarrilean hasi zen bigarren maletagatik kobratzen (25 euro bidaia Internet bidez erosten bada, 50 telefonoz egiten bada eta 70 aireportuan bertan egiten bada),
Air Europak ere 50 eta 60 euro artean kobratuko ditu apirilaren 1etik.