Gizartea -

Aipamena

Donostia, helmuga gomendatua, AEBko bidaia-gida garrantzitsuenean

Fodor’s gidak 2016an galdu ezin diren 25 helmuga turistikoen artean sartu du Gipuzkoako hiriburua.

Ondarreta hondartza. Argazkia: Imanol Fernandez
Ondarreta hondartza. Argazkia: Imanol Fernandez

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europan, Sizilia, Bavaria, Normandia eta Stratford-upon-Avon eta… Donostia. Fodor’s AEBko bidaia-gida garrantzitsu eta ospetsuak 2016rako helmuga turistiko gustuko eta gomendatuen zerrenda kaleratu zuen atzo, eta Europan bisitatu beharreko herri edo hirien artean Gipuzkoako hiriburua sartu zuen.

Go List bisitatzeko tokien zerrenda prestatzen du urtero Fodor’s gidak: 25 helmuga turistiko aukeratzen ditu sei kontinenteetako 20 herrialderen artean; hurrengo urtean galdu ezin diren 25 helmuga turistiko, hain zuzen.

Horren gomendioak oso kontuan hartzen dituzte turista askok hurrengo urterako bidaia prestatzerakoan, argitalpenak nazioarteko komunikabideetan oihartzun handia baitu, eta, paperezko gidak kaleratzeaz gain, Interneten ere oihartzun handia duelako. Eneko Goia Donostiako alkateak albistearen berri izandakoan egindako adierazpenen arabera, "oso berri ona da Ameriketako Estatu Batuetako bidaia-gidarik garrantzitsuenak hiria aukeratu izana hurrengo urtean bisitatu behar diren 25 hirien artean. Donostiaz harro egoteko beste arrazoi bat da".  Goiaren iritzian, aipamen horrek AEBko merkatuan sartzeko aukera paregabea emango dio Donostiari. "Azken urteetan gero eta Estatu Batuetako bisitari gehiago izan ditugu, baina Fodor’s zerrendan sartu izanak bertako bisitari gehiago izateko bultzada emango digu", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Turismoa Euskadi albisteak Gaurko azken ordukoa