Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Bere bikotekidea eta alaba jotzeagatik atxilotu dute, Bilbon
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, gertakaria atzo gauean izan zen. Bere ama defendatzeagatik jo zuen gizonezkoak alaba.
Erredakzioa
36 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bart gauean Ertzaintzako agenteek bere bikotekidea eta alaba jotzea leporatuta, izan ere, neska ama defendatzen saiatu zen.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, atzo, 22:00ak aldera, gizonezkoa etxera nahiko aztoratua iritsi zen eta ateak jotzen eta objektuak lurrera botatzen hasi zen. Emakumeak aurre egin zion eta gizonak gorputz osoan era bortitzean jo zuen.
Emakumea lepotik heldua zuen unean, alaba bien artean sartu zen erasoa ekiditeko eta gizonak neska ere jo zuen.
Ertzainek erasoaren egilea atxilotu zuten emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria delituak leporatuta.
Emakumeen indarkeriaren aurkako telefonoa: 016