Gizartea -

Polizia-operazioa

Zazpi pertsona atxilotu dituzte haur-pornografiarekin lotuta, EAEn

Espainiako Poliziak 43 lagun atxilotu ditu Estatu osoan eta eduki pedofiloa zuten milioi batetik gora artxibo atzeman ditu.

Errredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek 43 lagun atxilotu dituzte, horietako 7 EAEn, eduki pedofiloa zuten milioi batetik gora artxibo partekatzeagatik, Barne Ministerio espainiarrak jakitera eman duenez.

Katalunian hasi zen ikerketa, P2P sare baten barruan zegoen bideo batean bi helduk adin txikiko haur bat bortxatzen zutela ikus zitekeen. Agenteek webgunea arakatu zuten eta grabaketa zabaltzen ari zirela ikusi zuten.

Horrela, eduki pedofiloak zabaltzen zituzten 50 inguru pertsona identifikatu zituzten.

Polizia-operazioaren baitan 95 miaketa egin dituzte eta 21 ordenagailu, 142 disko gogor eta 9 memoria txartel eraman. Orotara, haur-pornografia irudiak zituzten 1.150 bideo aurkitu dituzte.

EAEko atxiloketak Barakaldon, Ugaon, Portugaleten, Gordexolan eta Donostian izan dira. Era berean, 61 pertsona auziperatu dituzte, zazpi EAEn.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea