Gizartea -

Nafarroa

Eskola bat hustu dute Erronkarin, sabai baten zati bat erori delako

Une horretan ikasle guztiak atsedenaldian zeuden, eta, ondorioz, ez da inor zauritu.

Eskola bat hustu dute Erronkarin, sabai baten zati bat erori delako

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erronkariko (Nafarroa) Julian Gayarre ikastetxe publikoa hustu behar izan dute, ikasgela bateko sabai faltsua behera etorri baita. Nolanahi ere, une horretan ikasleak atsedenaldian zeuden, eta, horrenbestez, ez da inor zauritu. 105 ikasle ditu zentroak.

Istripua jazo den ikasgelan hiru ikaslek ikasi ohi dute, irakasle batekin.

Hezkuntza Kontseilaritzako teknikari bat bertaratu da, eraikinaren egoera aztertzeko, eta astelehenean eskolak eman ahalko dituzten erabakitzeko.

Foru Gobernutik azaldu dutenez, 2017ko aurrekontuek Erronkarin beste ikastetxe bat eraikitzea aurreikusten dute, legegintzaldi honetako gobernu

Horretarako, Udalak lur-saila urbanizatu beharko du, "horregatik ezin da zentroa hurrengo urtean eraiki".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gizartea bideoak Albisteak