Gizartea -

Txostena

Emakumeen langabezia-tasa gizonena baino handiagoa da

"Enplegua eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna" aldarrikatuko du CCOO sindikatuak datorren martxoaren 8an, Emakume Langileen Nazioarteko Egunean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoak gizonezkoetan eragin handiagoa izan duen arren, emakumeen langabezia-tasa handiago izaten jarraitzen du eta produkzio-tasa ere txikiagoa da emakumeen artean, CCOO sindikatuak egindako txostenaren arabera.

Pilar Arriaga CCOO sindikatuaren Ekintza eta Emakumea saileko idazkariak azaldu duenez, emakumeek "langabezia-sari txikiagoak jasotzen dituzte soldata txikiagoak dituztelako eta Gizarte-Segurantzari egindako kotizazioa baxuagoa delako".

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, "enpleguaren eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren" aldarrikapena egingo dute. Gainera, martxoaren 6an ''pentsiokada''ren kontra kalera ateratzeko deia egin die Nafarroako emakumeei.

"Emakumeen arteko enpleagarritasunaren arazoa konpondu behar da; izan ere, "arazo kronikoa da eta premiaz irtenbidea eman behar zaio", baieztatu du.

Administrazioak esparru pribatuan erantzukidetasuna sustatzeko edo Dependentzia Legea eta umeentzako arreta zerbitzuak garatzeko neurriak aipatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea