Gizartea -
Ezbeharra
Hiru lagun ospitaleratu dituzte, Laudioko sute batean kea arnastuta
Guztira, bost lagun artatu dituzte. Sua etxebizitza bateko sukaldean piztu da eta kalte materialak eragin ditu bertan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igande honetan sua piztu da Laudioko etxebizitza batean eta hiru pertsona Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, garrak 13:20 aldera piztu dira Laudioko Urumea kalean dagoen etxebizitza batean.
Sutearen ondorioz, bost pertsona artatu behar izan dituzte eta horietako hiru Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dituzte kea arnasteagatik. Dena den, ez dirudi horien egoera larria denik.
Bestalde, suak kalte materialak eragin ditu sua piztu den etxebizitzako sukaldean eta sabaian, baina ez du bestelako ondoriorik izan eraikinean.