Gizartea -

Ezbeharra

Sute batek enpresa bateko biltegia erre du Lodosan

Ez da zauriturik izan. Galdarak dauden zonalde batetik gertuko biltegi batean piztu da sutea. Foruzaingoak ikerketa abiarazi du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lodosako Timac Agro enpresako biltegi batean kalteak eragin ditu igande honetan bertan piztutako sute batek. Dena dela, ez da zauriturik izan, eta inork ez du medikuen laguntzarik behar izan.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, 09:00ak aldera enpresako zaindariak 112 telefonora deitu du sutearen berri emateko. Suhiltzaileek arin amatatu dituzte sugarrak. Suteak biltegi bati bakarrik kaltetu egin dio. Zonaldea aireztatu ostean, sutea itzaltzeko lanak amaitutzat eman dituzte.

Jazoeraren unean, enpresaren zaindariarekin batera, azpikontratatutako hainbat langile baino ez zeuden lanean, baina suak hartutako biltegitik urrun. Hori dela eta, inork ez du mediku-laguntzarik behar izan.

Foruzaingoak ikerketa abiarazi du jazoeraren ondik norakoak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak argazkiak Lodosa bidoak Gaurko azken ordukoa