Gizartea -

Gidatze zaindua

DGTk 17 urterekin gidatzea baimenduko du 2012an

Adingabeek aurretik autoeskolara joan beharko dute, klase teoriko eta praktiko kopuru jakin bat jaso eta azterketa teorikoa gainditu. Tutoreak, berriz, gidabaimenako puntu guztiak izan beharko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trafiko Zuzendaritza Orokorrak (DGT) 17 urteko gazteak beste gidari baten zaintzapean gidatu ahal izateko sistema jarri nahi du martxan 2012rako, gaur El Pais egunkariak argitaratu duenez.

Abian jarriko duten sistema guztiz zehaztuta ez dagoen arren, ziurrenik adingabeek aurretik autoeskolara joan beharko dute eta klase teoriko zein praktiko kopuru jakin bat jaso.

Gidatu aurretik, beraz, azterketa teorikoa gainditu beharko dute eta orduan, heldu batekin gidatu ahal izango dute 18 urte bete arte, hau da, azterketa praktikoa egiteko ordua iritsi arte.

Gidari hasiberriaren tutoreak gidabaimenako puntu guztiak izan beharko ditu eta gidaimena gutxienez bost urte lehenagotik izan beharko du.

Neurri horrek gazteen artean trafiko istripuak murriztea du xede. Frantzia, Erresuma Batua, Suedia, Belgika, Norvegia, Ameriketako Estatu Batuak edo Australia sistema honen arrakastaren adibide dira, batzuk gazteen artean istripuak % 25era gutxitu dituzte eta.

2010- 2015 Bideko segurtasunaren plan estrategikoaren baitan kokatzen da proiektu hori eta agintaldi honetan abiatzeko asmoa dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea