Gizartea -

Etxebizitza

55 ikaslek alokairu merkea ordainduko dute Bilbon, lan soziala egiteko

Ikasle horiek Alde Zaharrean eta Otxarkoagan biziko dira, eta, trukean, hainbat lan sozial egin beharko dituzte auzootan.

Ikasle unibertsitarioa
Ikasle unibertsitarioa
55 ikaslek alokairu merkea lortu dute, auzoan inplikatzearen truke

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Deustuko 55 ikaslek alokairu sinbolikoa ordainduko dute gaurtik Bilbon, udalaren 20 etxebizitzatan bizitzeagatik. Hori bai, trukean, lan sozialak eta komunitarioak egin beharko dituzte etxe horiek dauden auzoetan, hau da, Alde Zaharrean eta Otxarkoagan.

Udalak jakinarazi duenez, ikasleek 55 euroko alokairu "sinbolikoa" ordaindu beharko dute.

Ikasle horiek 26 urtekoak dira batez beste, eta % 70ek espainiar nazionalitatea dute. Gehienak (% 53) Zuzenbidea edo gizarte zientziak ikasten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Deustuko Unibertsitatea bideoak Eguneko albisteak Otxarkoaga Higiezinen merkatua gaur