Gizartea -
Gertakizuna
Emakume batek ustez bikotekidea hil du Bilbon
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, eta polizia-etxean dago une honetan, epailearenera noiz eramango zain.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Udaltzaingoak 35 urteko emakume bat atxilotu du astelehen honetan, bikotekidea hiltzea egotzita. Gizona (40 urte) bere kabuz joan zen polizia-etxera, gertatutakoa salatzeko, eta handik ordu batzuetara hil da, ospitalean.
Biktimak Poliziari azaldutakoaren arabera, emakumeak sastada bat eman dio 01:55ean, San Frantzisko auzoko etxebizitza batean.
Gizona Basurtuko Ospitalera eraman dute, baina handik ordu batzuetara hil da.
Udaltzainek emakumea atxilotu dute, eta polizia-etxean dago une honetan, epailearenera noiz eramango zain.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea