Gizartea -
Turismoa
Vuelingek bost ibilbide berezi eskainiko ditu Gabonetan Loiutik
Eivissa, Berlin, Milan, Venezia eta Marrakex izango dira helgadi horien helmugak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gabonetan, Vuelingek ibilbide bereziak eskainiko ditu Loiuko aireportutik Eivissara, Berlinera, Milanera, Veneziara eta Marrakexera joateko.
Horrez gain, neguan, Bruselara, Erroma-Fiuminicionora, Mallorcara, Menorcara, Santiagora eta Valentziara joateko hegaldiak eskaintzen jarraituko du.
Guztira, Vuelingen 25 hegazkin ateratzen dira egunero Loiutik, eta, ondorioz, aireportu horretako konpainia nagusia da, % 40ko merkatu kuotarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea