Gizartea -

Gertakaria

Amatatu egin dute Basurtuko Ospitaleko sutea

Gandarias pabiloiko 14 paziente tokiz aldatu behar izan dituzte. Antza denez, entxufe bateko zirkuitubakarrak eragin du sua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek Basurtuko Ospitaleko (Bilbo) Gandarias pabilioian piztutako sutea amatatu dute gaur goizean. Eraikinean zeuden 14 gaixo tokiz aldatu behar izan dituzte, Osakidetzak jakinarazi duenez.

11:00 aldera piztu da sutea Gandarias pabiloiko sotoan, iturriek jakinarazi duetenez. Bertaratu direnean eraikina jendez hustu dute.

Suteak ke-laino handia sortu du eta ondorioz gertuko gaixoak pabiloiko beste aldera mugitu behar izan dituzte.

Suhiltzaileak laster hartu dute kontrolpean sua. Osakidetzak adierazi duenez, arratsaldean zehar bueltatuko dira gaixoak euren geletara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea