Gizartea -

Epaia

Burger Kingek establezimendua ireki ahalko du Abadiñon

Udalak iaz eman zuen hanburgeseria hori eraikitzeko baimena, baina Bizkaidendak elkarteak helegitea jarri zuen; epaile batek atzera bota du errekurtsoa.

Burger Kingen irudia. Argazkia: EFE
Burger Kingen irudia. Argazkia: EFE
Burger Kingen irudia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abadiñon Burger Kingen establezimendu bat irekiko dute, epaileak atzera bota ostean Bizkaiko Ostalari eta Dendarien Federazioak (Bizkaidendak) egitasmo horren aurka jarritako helegitea.

Abadiñoko Udalak 2014ko otsailaren 10ean eman zion baimena Boca Bilbao konpainiari hanburgeseria Murueta merkataritza zentroan irekitzeko.

Bizkaiko Ostalari eta Dendarien Federazioaren iritzian, baimen hori emanda, Udalak urratu egin zuen lurralde-plan sektorialean komertzioak irekitzeko guneei buruz araututakoa. Udalaren ustez, berriz, zuzen jokatu zuen, industrialdeetan tabernak edo jatetxeak irekitzea legezkoa baita.

Azkenean, epaileak arrazoia eman dio Udalari, Bizkaidendak elkarteak aurkeztutako helegitea atzera botata, eta, beraz, proiektuak aurrera egingo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Durango argazkiak Gaurko azken ordukoa Abadiño Durangaldea azken ordukoa