Gizartea -
Sopela
Polizia bat arrastaka eraman du gidari batek, isuna jarri ziolako
Gidaria atxilotu egin dute, eta agenteak lesio arinak egin ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sopelako (Bizkaia) Udaltzaingoak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du, agente bat arrastaka eraman baitu hainbat metroz ibilgailuarekin.
Udalak azaldu duenez, Udaltzaingoak errepide kontrol bat ezarri zuen astelehenean, eta, 17:00etan, agenteek ibilgailu bat geldiarazi zuten, gidariak segurtasun-uhalik gabe baitzegoen.
Isuna jarri ostean, gizonak martxan jarri zuen autoa, eta talka egin zuen polizien ibilgailuaren kontra. Gainera, agente bat arrastaka eraman zuen hainbat metro. Hala ere, poliziak zauri arinak baino ez ditu egin.
Gidaria (45 urte) atxilotu egin zuten, eta dagoeneko eman diote epaiketarako data. Desobedientzia larria eta agintearen aurkako atentatua egitea egotzi diote.