Gizartea -

Zirkulazioa

Istripu batek pilaketak eragin ditu Txorierriko igarobidean

AP-8an eta Artatzako errepidean ere auto-ilarak sortu dira. Bi lagun zauritu dira ezbeharrean.

Argazkia: Bizkaimove
Argazkia: Bizkaimove
Hiru autoren arteko istripuak pilaketak eragin ditu Sondikan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun zauritu dira gaur N-637 errepidean, Txorierriko igarobidean eta Sondika parean, izandako istripu batean. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak (bospasei kilometrokoak) sortu dira Donostiako noranzkoan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua 07:55ean jazo da, eta lau ibilgailu nahasi dira. Bi lagun zauritu arin zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Zaurituak artatzeko eta ibilgailuak errepidetik kentzeko, bi errei itxi behar izan dituzte, baina 10:00etarako zabalik zeuden. Dena dela, pilaketak sortu dira N-637an bertan, Erletxetako industrialdearen errepidean (BI-604), AP-8an eta Artatzako errepidean.

Beste istripu bat, N-1 errepidean

Gipuzkoan, Villabona parean, egurrezko oholak zeramatzan kamioi batek zamaren zati bat galdu du N-1 errepidean, eta oholak errepidean barreiatuta geratu dira.

Ezbeharra 09:30ean jazo da eta bidea erabat itxita egon da Gasteizko noranzkoan. Auto-ilarak izan dira gune honetan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Trafikoa Zer gertatu da Bizkaian? EAE Gaurko azken ordukoa Sondika