Gizartea -

Araban

18 urtegi itxi dituzte muskuilu zebra ez hedatzeko xedez

Kontrolatuta ez dauden urtegietan sartzen diren ontziak zaindu nahi dituzte desinfekzio lanak hobeto egiteko eta uretan kutsatze gutxiago egoteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebroko Kondeferazio Hidrografikoak kontrolatu gabe dauden 18 urtegitako sarrerak itxi dizkie ontziei muskuilu zebra ez hedatzeko martxan jarri duten planaren barruan.

Neurri honekin kontrolatuta ez dauden urtegietan sartzen diren ontziak zaindu nahi dituzte desinfekzio lanak hobeto egiteko eta, aldi berean, uretan kutsatze gutxiago egoteko.

Sarrera hauek ixtean errazagoa da desinfektatze protokoloak betetzea, ontziak desinfekzio guneetatik pasatu behar direlako.

Momentuz, Euskal Herriko kontrolatu gabeko 18 sarbide itxi dituzte, bi Uribarrin, 13 Urrunagan, bi Sobronen eta beste bat Albiñen. Azken honetan ezin da nabigatu baina Arabako Foru Aldundiak eskatuta itxi egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea