Gizartea -

Lamiakoko geltokia

Horma bat erori da Leioan eta metroan atzerapenak sortu ditu

Fatxada bateko txintxorrak trenbideetara erori dira, horietako batean zerbitzua etetera behartuz. 1 Lineak atzerapenak ditu, Aiboa eta Leioa artean. Eraikuntza obratan zegoen behera botatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldeko lehen orduan pabiloi bateko fatxadaren zati bat behera etorri da eta, ondorioz, Bilboko metroko 1 Lineak atzerapenak ditu, Aiboa eta Leioa artean, Metro Bilbaok prentsa-ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Eraikuntza obratan zegoen behera botatzeko, eta txintxor batzuk trenbideetara erori dira. Horrek metro zerbitzua trenbide bakarretik ematera behartu du, 1 Linean atzerapenak sortuz. Momentu honetan, Leioarantz 10 minutuko maiztasuna du zerbitzuak, eta 20 minutu Plentziarantz.

Segurtasun protokoloa martxan jarri du Metro Bilbaok eta larriladi zerbitzuei abisua eman die. Egoera ebaluatzeko eta trenbidea ahalik eta azkarren garbitzeko mantentze-taldea bidali dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea