Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Osakidetzako prestakuntza programa egitea eskatu du Legebiltzarrak
Bestalde, EAJk ez ezik, beste talde guztiek babestuta, Gasteizko Ganberak neurriak eskatu dizkio Exekutiboari diruz laguntzen dituen elkarte, partzuergo eta fundazio publikoak kontrolatu ahal izateko.
Euskadi Irratia
Eusko Legebiltzarrak aho batez eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, Osakidetzako profesionalentzako prestakuntza programa egin dezala, indarkeria pairatzen duten emakumeek behar bezala artatzeko, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Gainera, EAJk ez ezik, beste talde guztiek babestuta, Gasteizko Ganberak neurriak eskatu dizkio Exekutiboari diruz laguntzen dituen elkarte, partzuergo eta fundazio publikoak kontrolatu ahal izateko, tartean proposamena mahai gainean jarri duen Guggenheim patronatua.
Zenbait kudeatzaileren egoera "oraindik iluna" dela salatu du PPk. EAJren ordezkarien hitzetan, "proposamena ez zen beharrezkoa".
Bestalde, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua lehenbailehen biltzeko eskatu dio EAJk lehendakariari, eta alor horretan "ezer gutxi" egin duela aurpegiratu dio.
Sozialistei ezin diotela "ikasbiderik eman, besteak beste, sozialistak jeltzaleak baino lehenagotik daudelako Euskadin", erantzun die Oscar Rodriguez PSEko bozeramaileak jeltzaleei.