Gizartea -
Jardunaldiak, Bilbon
Jazarpena da lanean baja hartzeko bigarren arrazoia
Laneko jazarpena pairatzen duen gehiengo handi batek enpresatik alde egiteko erabakia hartzen du.
Erredakzioa
Laneko jazarpenaren garrantziaz jabetu behar da gizartea, izan ere, "laneko baja hartzeko bigarren arrazoia da hau", muskuluko eta hezurretako arazoen atzetik, Juan Ignacio Marcos Gonzalez Euskal Behatokiko laneko jazarpen moralaren koordinatzailearen hitzetan.
Bilbon bihar arte egingo duten jazarpenari buruzko ihardunaldietan parte hartu du Marcos Gonzalezek gaur goizean.
EAEn "gutxika" laneko jazarpen moralaren salaketa kopuruak gora egin du, salaketa jartzeko beldurra galtzen ari delako (emakumearen kontrako indarkeriarekin gertatu den bezala).
Dena den, oraindik salaketa gutxi egiten dira enpresaren barruan "markatua" gelditzera beldur delako jendea.