Gizartea -

Txinan

Mireia Lalaguna katalana, 2015eko Miss Mundua

Bartzelonan jaioa, 22 urte ditu, Farmazia ikasten ari da, eta Errusiako eta Indonesiako ordezkariei gailendu zaie.

Mireia Lalaguna, erdian. Argazkia: EFE
Mireia Lalaguna, erdian. Argazkia: EFE
Mireia Lalaguna, erdian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mireia Lalaguna modelo espainiarra Miss Mundu izendatu dute gaur Txinako Sanya hiri tropikalean izandako lehiaketa horren 65. edizioan.

Bartzelonan jaioa, Lalagunak 22 urte ditu, Farmazia ikasten ari da, eta Errusiako (Sofia Nikitchuk) eta Indonesiako (Maria Harfanti) ordezkariei gailendu zaie (horiek bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute, hurrenez hurren).

Jatorri britainarra duen Miss Mundu lehiaketa hori Espainiak irabazten duen lehen aldia da. Dena dela, 1974. urtean Amparo Muñoz espainiarrak Miss Unibertso izendapena lortu zuen.

Lalaguna horailea da, ilea albo batean eraman du, eta urdin argizko soineko deigarria jantzi. Erreginaren eserlekuan eseri da eta, bitartean, 2014ko edizioaren irabazleak, Rolene Strauss hegoafrikarrak koro urdin distiratsua jarri dio.

Gazte katalana sinetsi ezinean geratu da, lehiaketaren lehenengo uneetan faboritoen artean geratu denean ere. Izan ere, faborito handienei (Frantzia, Venezuela edo Txina) nagusitu zaie.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona argazkiak Txina bideoak