Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume baten senarra eta koinatu-koinatak atxilotuta, jotzeagatik

Gertaera Donostian izan da, senarrak lepotik heldu eta bitartean beste biek gorputzean jo dute. Biktimak artatzeko telefonoa 016.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Donostian etxeko indarkeria delitu bat egotzita. Antza, biktimak eztabaida izan zuen senarrarekin eta haren anaiak eta bere bikotekideak bat egin zuten, denek emakumearen aurka eginda.

Poliziak esan duenez, senarrak lepotik heldu eta bitartean beste biek gorputzean jo dute. Askatzea lortu duenean, emakumea pisutik irten eta hurbileko establezimendu batean sartu da: Poliziari bertatik deitu dio.

Ertzaintzak senarra etxeko atarian atzeman du, etxebizitzara bueltan zegoenean, eta handik gutxira erasoaldian parte hartu zuen bikotea ere gerturatu zen, guztiei etxeko indarkeria delitu bat leporatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea