Gizartea -
Bazterkeria
Sexu erasoren bat jasaten dutenen hirutik bat, emakume gaztea da
Gazte Kontseiluaren ustetan, hezkuntza, sentsibilizazioa da bazterkeria sahiesteko bidea da. Horretaz gain, administrazio publikoak aitzindaria izan behar du neurriak indarrean jartzeko orduan.
Erredakzioa
Gazteriaren Kontseiluaren datuen arabera, sexu erasoren bat pairatzen dutenen hirutik bat, emakume gaztea da, eta hori, emakumeek jasaten duten bazterkeriaren adierazgarri da.
Datuen arabera, egoera alor guztietan gertatzen da, eta bereziki, lanean bazterkeria bikoitza omen da, emakumea eta gaztea izategatik.
Ekonomiaren aldetik aipagarria da batez beste hilean gizonek baino 300 euro gutxiago kobratzen dituztela lan bera eginda. Hala, emakumeek askoz zailagoa dute etxetik alde egitea.
Egoera hori gizarteko arlo guztietara hedatzen da. Nahiz eta prestakuntzaren aldetik gizonezkoak baino hobeto egon, nekez heltzen dira goi kaguetara.
Sexu-erasoak
Bazterkeriaren gailurrean eraso sexualak daude, eraso hauek pairatzen dituzten emakumeen artean herenak gazteak dira eta lau erasotzaileetatik batek 30 urte baino gutxiago ditu.
Gazte Kontseiluaren ustetan, hezkuntza, sentsibilizazioa da bazterkeria sahiesteko bidea da. Horretaz gain, administrazio publikoak aitzindaria izan behar du neurriak indarrean jartzeko orduan.