Gizartea -

Beroa eta hegoa haizea

Negua heldu da, nahiz eta horren itxurarik ez izan

Eguzki-eklipse bat izango da martxoaren 8an, baina Euskal Herritik ikusteko aukerarik ez dugu izango. Bestalde, urtarrilaren 3an ozar-izarrak ikusi ahal izango dira.

Donostiako Zurriola hondartza. Artxiboko irudia: EFE
Donostiako Zurriola hondartza. Artxiboko irudia: EFE
Donostiako Zurriola hondartza. Artxiboko irudia: EFE

Emma Perez | Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negua heldu da, nahiz eta horren itxurarik ez izan, azken egunetako beroa eta hegoa haizea ikusita. Urtaroa goizaldean hasi da.

Institutu Geografiko Nazionalaren arabera, urtaroen hasiera Lurra Eguzkiaren orbitaren puntu zehatz batzuetan dagoenean gertatzen da.

Neguaren kasuan, eguzkiaren deklinazioak hegoaldera jotzen du eta eguerdian bere altuera maximoa ez da aldatzen zenbait egunetan zehar. Neguburua da eta urteko egunik laburrenarekin batera gertatzen da. Une horretan uda hasten da hego hemisferioan.

Eguzki-eklipsea eta ozar-izarrak

Fenomeno astronomikoei dagokionez, neguak eguzki-eklipse oso bat utziko du martxoaren 8an, baina Euskal Herritik ikusteko aukerarik ez da izango, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Eklipsea ikusi ahal izateko Asiako hego-ekialdera, Alaskara edo Australiara joan beharko da.

Gainera, Eguberri-egunean ilbetea izango da. Azkena 1977an gertatu zen eta ez da 2034ra arte errepikatuko.

Ozar-izarrak ere izango dira neguan. Urtarrilaren 3an garrantzitsuenetariko bat gertatuko da (Kuadrantidak). Bestalde, adituen hitzetan, 12 izar distiratsuenak ikusteko urtarorik onena da negua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa EAE albisteak Eguraldia Bilbao Eguneko albisteak