Gizartea -

Eusko Jaurlaritzaren txostena

Euskal gazteen 10etik 7, arau hausleei zigorrak gogortzearen alde

Bestalde, gazteen % 57k ez dute konfiantzarik justiziarengan.

Ertzaintzaren txakur unitatea. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren txakur unitatea. Argazkia: EiTB
Ertzaintzaren txakur unitatea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal gazteen % 69k uste dute gehiegizko tolerantzia dagoela eta araua hausten dutenei zigor gogorragoak ezarri beharko litzaizkiekeela. Bien bitartean, % 24k ez dute zigorrak gogortzea nahi eta % 8k ez dute beren iritzirik eman.

Eusko Jaurlaritzak Gazteriaren Erretratuaz egindako txostenaren arabera, 30 urtetik gorakoen % 75ek zigorrak gogortzea defendatzen dute eta %18k, berriz, baztertu egiten dute.

Halaber, 18tik 29ra bitarteko gazte gehienek uste dute berdintasun eta justizia gehiago behar dela, nahiz eta horrek norbanakoaren askatasunean murrizketak egitea eragin. Baieztapen horrekin bat datoz 10etik 6 eta kontra, berriz, 10etik ia 3.

Euskal gazteek justiziarekiko duen konfiantzaz galdetuta, % 57k ez dute konfiantzarik. Ildo horretan, gazteen iritzia 30etik gorako pertsonen antzekoa da; izan ere, 30etik gorakoen % 58 ere iritzi berekoa da.

Euskal Autonomia Erkidegoko gazteek justiziarekiko baino mesfidantza handiagoa dute enpresarien elkarteekiko (% 62), Elizarekiko (% 75), Espainiako Gobernuarekiko (% 71), Espainiako Diputatuen Kongresuarekiko (% 73), alderdi politikoekiko (% 78).

Bestalde, euskal gazteria ondorengo erakunde hauez fio da: Gobernuz Kanpoko Erakundeez (% 65), Eusko Jaurlaritzaz (% 64), Udalez (% 63), Eusko Legebiltzarraz (%52) eta Diputazioez (% 51).

Europar Batasunak eta sindikatuek konfiantza baino mesfidantza gehiago eragiten dute euskal gazteengan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa