Gizartea -
Gertaera
Atxilotu bat Donostian, gasolindegi batean sute bat eragitea egotzita
43 urteko atxilotuari kalteak eragitea leporatu diote. Gaur igaroko da epailearen aurretik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Donostian, Groseko gasolindegi bateko gasolina-hornigailu batetik erregaia lurrera bota eta su ematea leporatuta.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, atzo 14:00ak aldera jazo zen gertaera Gros auzoan dagoen gasolindegi batean.
Antza denez, gizonezkoak gasolina-hornigailu batetik erregaia lurrera bota zuen. Segidan, eta, metxero bat baliatuta, su eman zion erregaiari eta gar handiak eta ke-lainoa eragin zituen. Dena den, gasolindegiko langile batek sua itzaltzea lortu zuen.
Gertaeraren tokira bertaratuko ertzainek usteko erasotzailea gasolindegian bertan identifikatu zuten eta hainbat kalte eragin zituela baieztatu zuten. Azkenean eta, gizonari metxero bat atzeman ostean, atxilotu egin zuten kalteak egitea leporatuta.
Atxilotua gaur utzi dute epailearen esku.