Gizartea -

Gertakaria

Bi ume hil dira etxeak su hartu ostean, Zaragozan

Ezbeharrean haurren amona larri zauritu da eta Miguel Servet Ospitalera eraman dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3 eta 5 urteko bi ume hil dira kiskalita 19:00ak aldera izan den sutean. Familiaren etxean piztu da sua Zaragozako Madril Etorbidean. Haurrak jatorri txinatarrekoak ziren.

Istripuan umeen amona larri zauritu da eta Miguel Servet Ospitaleko Erreen Unitatera eraman dute.

Suhiltzaileek erreskatatu dute emakumea, eskailera baten bidez etxebizitzako balkoira heldu baitira, zonako bizilagun batek azaldu duenez. Koltxoi batekin sugarretatik babesten ari zen, hala eta guztiz ere, zauri larriak eragin dizkio suak.

Sua argitzeke diren arrazoiengatik piztu da eraikuntzako bosgarren solairuan. Jatorri txinatarreko familia bost lagunek osatzen zuten: Senar-emazteek, bi seme-alabek eta amonak.

Haurren aita Miguel Servet ospitalera eraman dute zauri arinekin, baina dagoeneko bertatik atera da. Bien bitartean, ama onik atera da, iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea