Gizartea -

IKERKETA

Baliteke Igeldoko sutea nahita piztutakoa izatea

Foru Aldundiak jakitera eman duenez, ikerketa zabalik dago eta aukera guztiak zabalik dauden arren, ez dute baztertzen sutea nahita eragindakoa izatea.

200 hektarea lur kiskali ziren Igeldoko sutean.
200 hektarea lur kiskali ziren Igeldoko sutean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du baztertzen joan den larunbatean Igeldon piztutako sutea nahita piztutakoa izatea. 200 hektarea lur erre ziren.

Gabon jaietan erabili ohi diren piroteknia gailuen inguruko segurtasun neurrien harira prentsaurrekoa eman du Imanol Lasa Aldundiko eledunak, eta bertan Igeldoko sutea ere izan du hizpide. Arkaitz Orbegozo urtarriletik aurrera Gipuzkoako Suhiltzaileen arduraduna izango dena ere izan da agerraldian.

Lasaren arabera, ikerketa zabaldik dago eta aukera guztiak zabalik daude; teknikoen txostenak izan arte ondorio zehatzik ezin dela atera nabarmendu du, baina ez dute baztertzen sua nahita piztutakoa izatea.

Igeldoko bizilagunekin bildu dira Aldundiko ordezkariak azken egunotan, suak eragindako kalteen inguruan hitz egiteko.

Orbegozok jakitera eman duenez, errepidea eta pasealekuak dauden gune batean piztu zen sua, eta ondorioz, baliteke norbaitek nahita piztu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gizartea bideoak