Gizartea -
Azpiegitura
Bilboko Termibus berrirako lanak esleitu ditu Udalak
Garellanoko aurreproiektuak lur azpiko geltokia, 500 aparkaleku, 7.000 metro koadroko plaza bat eta zerbitzuetara bideratutako eraikin bat aurreikusten du.
erredakzioa
Bolueta edo Zorrotzaurrerekin batera Bilbo hiriaren beste mugarria izango den proiektuari argi berdea eman dio gaur Udalak: Garellanoko autobus geltoki intermodala.
Lurrazpiko geltoki berria egun Termibus dagoen lurzoruan izango da. Hiru solairutan izango dira autobus nasak, eta udal aparkalekua ere izango da. Azpiegitura berria 2018an hasiko da martxan. Lanek 22 milioiko kostua izango dute, eta Udalak ez du euro bat ere jarriko
Esleipena hartu duen enpresa-taldeak 22 miloi euro ordainduko ditu, geltokia eta aparkalekua eraiki eta 40 urtez kudeatzeagatik, eta lurrazalean 5.000 metro koadroko plaza egongo da, eta bertan 14 solairura arteko eraikina egin ahal izango dute, hotela, gimnasio pribatua, ikasleentzako erresidentzia eta saltoki bat jartzeko.
2018ra arte herri eta hirietako autobus zerbitzua ez da bertan behera geratuko. Behin behineko geltokia udarako prest izango da.