Gizartea -
Bizitzaren aldeko martxa 2010
Abortuaren Legearen kontrako martxak izan dira hamaika hiritan
Jende gehien bildu duen manifestazioa Madrilekoa izan da. Pertsona multzoak zenbatzen berezitutako enpresa baten arabera, 10.000 pertsona inguru izan dira bertan, antolatzaileen ustez, ordea, 600.000.
Erredakzioa
Bizitzaren aldeko elkarteek hainbat hiritan egin dituzten manifestazioetan Abortoaren Lege berriaren indargabetzea eskatu dute milaka lagun. Manifestaziorik jentsuena Madrilen izan da, "Bizitza Espainian Bai. Demokrazian herria entzuten da" lemapean.
270 elkartek egin dute Bizitzaren aldeko 2010eko Nazioarteko Martxarako deialdia, Lege berria indargabetzea eskatzeko asmoz. Lege hau datorren uztailean sartuko da indarrean eta haurdunaldiaren etenaldia erabakitzeko adin muga 16 urtetan zehazten du.
Lynce enpresa jende multzoak zenbatzen berezituta dago. Horretarako mugimenduan dauden eta ez dauden argazkiak hartu eta ikerketa informatikoen bidez aztertzen dituzte.
Enpresak honek adierazitakoaren arabera, akats-tartea % 10 da, beraz, gehienez 10.700 lagun izan dira Lynceren ustez manifestazioan.Bestalde, manifestazioaren antolatzaileen ustez, 600.000 lagun baino gehiago izan dira Madrilen egin den abortuaren legearen kontrako martxan.