Gizartea -
Donostian
Adingabe transexual baten heriotzagatik elkarretaratzea deitu dute
Elkarretaratzea gaur egingo da, Donostian, bere buruaz beste egin duen Alan izeneko 17 urteko Bartzelonako transexuala omendu eta hark bizitakoa salatzeko.
Agentziiak | Erredakzioa
Chrysallisek, Adingabe Transexualen Familien elkarteak, bere webgunean jakitera eman duenez, Alan izeneko 17 urteko adingabe batek bere buruaz beste egin du, eta "eskola esparruan pairatutako presioari eta onespen ezari" egotzi dio gertatutakoa.
Adingabe horri eta beste batzuei hil honen hasieran NANean eta gainerako agiri ofizialetan beren izenak aldatzea baimendu zien epaile batek, auzitegietan prozesu bat jarraitu eta gero.
Adingabearen ama izan da ohar baten bidez gertatutakoaren berri eman diona elkarteari: “Izugarrizko mina ematen dit albiste ikaragarri eta triste honen berri emateak. Alan gure semeak 17 urteko bere bizitza laburrari bukaera ematea erabaki zuen. Ezin izan zuen gainditu gizartearen presioa eta betirako utzi gaitu”.
Horren aurrean, Chrysallis Euskal Herria elkarteak elkarretaratzea deitu du bihar igande arratsalderako, Donostian, 17:00etan, "Alanen heriotzaren aurrean sentitzen dugun mina adierazteko".