Gizartea -

Suteak

Berriro egonkortu dute Arantzako sutea

Larunbat arratsaldean kontrolpean zuten suhiltzaileek, baina asteleheneko goizaldean berpiztu da. 130 hektarea kiskali ditu, dagoeneko.

Arantzan ostegunean piztutako sutea. Argazkia: EiTB
Arantzan ostegunean piztutako sutea. Argazkia: EiTB
Arantzako sutea berpiztu da, baina kontrolpean dute berriro

1:25

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaileek Arantzako sutea egonkortu dute, Nafarroan. 60 lagun ari dira lanean kontrolatzeko eta lurra freskatzeko, xede izanik saihestea haize bortitzak berriro berpiztea. Oraindik badaude hondar txiki batzuk gori-gori, eta horrek sutea sor lezake zenbait gunetan.

Hala adierazi du Nafarroako Gobernuak prentsa-oharrean. Asteleheneko goizaldean sutea berpiztu da, larunbatean kontrolpean zuten arren. Behin-behineko kalkuluen arabera, 130 bat hektareari eragin die suak.

Iturri horiek azaldu dute astelehen arratsaldeko lehen orduan Arantzako suteak ez duela ia sugarrik, baina tenperatura handia badu, eta baita zenbait puntu bero.

Gainera, haizea zakar dabil, eta horrek hondar goriak mugi lezake; hori oso arriskutsua da, sua hedatzeko aukera dago-eta. Egoera meteorologikoak, hala ere, hobera egingo du astelehenetik astearterako gauerditik aurrera.

Beste alde batetik, Igantziko sutea ere berpiztu da. Aurreko asteburuan jazo zen sute hori. Dena den, suhiltzaileek itzali dute, dagoeneko; laguntza-guardia dago bertan, erremate-lanak egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Suteak gaur Eguneko albisteak