Gizartea -
Adingabeen aurrean
Atxilotua Gasteizen Olentzeroren kalejiran masturbatzeagatik
Gertakariak iragan ostegunean jazo ziren. 47 urteko gizon bat bikote baten eta haren alaba adingabearen aurrean jarri eta masturbatu zen Los Manteli kalean.
Agentziak | Erredakzioa
47 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, Olentzeroren kalejiran adingabeen aurrean masturbatzea egotzita, Udaltzaingoak gaur jakitera eman duenez.
Gertakariak iragan ostegunean, 18:00ak aldera, jazo ziren. Senar-emazte batek udaltzain bati abisua eman zion Los Manteli kalean. Olentzeroren kalejiran zaintza lana egiten ari zen udaltzaina. Gizon bat aurrean jarri eta masturbatu zela ziurtatu zuen bikoteak, guztia alaba adingabearen aurrean.
Udaltzainak berehala gizonezkoa bilatzeari ekin zion. Hamar bat urteko neskato eta mutiko talde baten aurrean berriro masturbatzen aurkitu zuen. Atxilotu eta adingabeen aurrean exhibizionismoa leporatu dio Udaltzaingoak.