Gizartea -

Iruzurra

Linea telefonikoak 'zulatzea' egotzi diote, Azkoitin

Fiskaltzak 3.300 euroko isuna eskatzen du etengabeko iruzur delitu bategatik. Akusatuak bere kaleko bost auzokideren lineetatik deitu zuen doan lau hilabetez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak 3.300 euroko isuna eskatu dio Azkoitiko bost auzokideen linea telefonikoak ''zulatu'' dituen gizon bati, Efek jakinarazi duenez.

Ministerio Publikoaren akusazioko behin-behineko idazkiaren arabera, 2002ko abenduaren erdialdean auzipetuak ustez "bere atariko erregistro telefonikoaren kutxan lotura zuzena" egin zuen, lau telekomunikazio kable zati erabiliz.

Dokumentuak azaltzen duenez, auzipetuak bere kaleko bost auzokideren lineetatik hainbatetan deitu zuen doan lau hilabetez eta ondorioz, 2.800 eurotik gora kalte ekonomikoak eragin zituen.

Etengabeko iruzur delitu bat dela uste du Fiskaltzak eta 3.300 euroko isuna eta kaltetuak ekonomikoki konpentsatzea eskatzen dio auzipetuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea