Gizartea -

Sua

Beste hiru sute Gipuzkoan, Andoainen, Eibarren eta Oiartzunen

Osteguneko 00:00etan, Andoaineko sutea kontrolpean zuten, Leitzarango bailarako sarreran, eta suhiltzaileek lanean jarraitzen zuten Eibarren, Arrateko igoeran, eta Oiartzun eta Artikutzaren artean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken gauean, beste hiru baso-sute piztu dira Gipuzkoan: Andoainen, Leitzarango bailarako sarreran; Eibarren, Arraterako igoeran; eta Oiartzun eta Artikutzaren artean.

Baso-sute bat piztu da Andoainen, asteazken arratsaldean, Leitzarango bailarako sarreran, suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Asteazkeneko 22:15ean, sugarrak kontrolpean zeuden, baina haizearen norabidea aldatu da, eta horrek kezka ekarri du berriro ere.

Tolosa, Ordizia eta Legazpiko suhiltzaileak izan dira Gipuzkoako aipatutako udalerrian, gutxi gorabehera arratsaldeko zazpietatik. Bertan dauden bi baserri ere babestu dituzte suhiltzaileek.

Beste bi sute, Eibar eta Oiartzunen

GI-3301 errepidea zirkulaziorako itxita zegoen, gaueko bederatziak eta laurdenetatik, Eibarretik Arraterako igoeran piztutako sute batengatik. Suhiltzaileak daude bertan, izaltzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Pressi esan dionez.

Ordu horretan bertan GI-3631 errepidea ere itxi dute, beste baso-sute bat dela eta. Oiartzun eta Artikutzaren artean piztu da, Donostiako udal-mugan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak Andoain