Gizartea -

Sua

Itzali dituzte azken orduetan Gipuzkoan piztutako suteak

Goizaldean botatako euriak sua guztiz itzaltzen lagundu du Andoainen, Eibarren eta Oiartzunen.

Sutea, Andoainen. Argazkia: EiTB
Sutea, Andoainen.
Erabat itzali dituzte su guztiak, euriak lagunduta

1:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizaldean botatako euriak azken orduotan Gipuzkoako basoetan piztutako suteak itzaltzen lagundu du. Hala, Andoaingo, Eibarko eta Oiartzungo suteak guztiz itzaltzea lortu dute, Aldundiko suhiltzaileek jakitera eman dutenez.

Andoaingo sutea atzo arratsaldean piztu zen Leitzaranen, eta Tolosako, Ordiziako eta Legazpiko suhiltzaileek kontrolatzea lortu zuten lehenik, eta 01:30erako guztiz itzalia zegoen.

Eibarren Urko mendian piztu zen sua, eta 22:30erako itzalia zuten, aipatu iturrien arabera. Oiartzunen, berriz, Artikutzako errepidearen inguruan piztu zen sua, eta 00:40rako itzalia zegoen.

Suhiltzaileek hiru sute horietan egin dituzten lanetan ez dute etxebizitzarik jendez hustu beharrik izan, eta inor ez da zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak Andoain Albisteak