Gizartea -

Gertakaria

Onik aurkitu dute Gironan ostegunean galdutako umea

Hiru urte ditu, eta 2016ko lehen gaua bakarrik igaro du, basoan, galdu zen tokitik 1,5 kilometrora.

Poztasuna, amaiera ona izan da eta. Argazkia: EFE.
Poztasuna, amaiera ona izan da eta. Argazkia: EFE.
Poztasuna, amaiera ona izan da eta. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik aurkitu dute Jordi, ostegunean Gironako Camos udalerrian galdutako hiru urteko umea. 2016ko lehen gaua bakarrik igaro du, aire zabalean, basoan, galdu zen tokitik 1,5 kilometrora. Hain zuzen, Can Serrallongatik gertu galdu zen, alegia, bere familiak Urtezahar-gaua pasatzeko zuen landetxetik gertu.

Ostiraleko 13:30ak jota, gizon batek eta bere semeak topatu dute, Mas Ventoseko iturriaren ondoan. Generalitateko Suhiltzaileekin bat egin dute, aurkituta zutela esateko. Bi lagun horiek ez zeuden bilaketa-lanak egiten ari zen taldearen barnean; 500 lagun baino gehiago zeuden lan horietan.

Ondo dago, osasunari dagokionez

Umea, Jordi Jane Kataluniako Barne Kontseilariak esan duenez, "ondo dago, osasunari dagokionez", nahiz eta apur bat hotz izan; izan ere, 20 orduan egon da bakarrik, eta tenperatura hamar gradu baino gutxiagokoa izan da.

Suhiltzaileek zukuak eman dizkiote eta manta termiko batez babestu dute. Can Serrallongara eraman dute umea, gurasoak zeuden tokira.

Janek esan du "pozik" zegoela, azkenean dena ondo irten delako, eta nabarmendu du Jordi "ume indartsua" dela. Ostegun arratsaldean galdu zen, eta kilometro bat baino gehiago ibili zen, landetxetik urrunduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Eguneko albisteak