Gizartea -
Iragarpena
Alerta laranja eguerditik, zazpi metrorainoko olatuengatik
Olatuaren altuerak gora egingo du, eta astearte arratsalde-gauean zazpi metrotraino helduko da.
Agentziak | Erredakzioa
120 km/h-rainoko haize-ufadengatik ezarritako abisu horia bertan behera geratu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu laranja ezarri du gaurko eta astearerako zazpi metrotarainoko olatuak izango direlakoan.
Gauzak horrela, gaurko abisu horia aktibatu dute itsasaldeko arriskuagatik, eta laranja olatuaren altueragatik. Izan ere, olatuaren altuera adierazgarria goizaldean 4-4,5 m artean kokatuko da; goizean azkar igoko da eta eguerditik aurrera 5 m-tik gora kokatuko da.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5-4 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, goizean zehar igotzen joango da eta eguerditik aurrera 4,5 m-tik goragoko olatuak altxatuko ditu.
Asteartean alerta laranjari eutsiko diogu. Olatuaren altuera adierazgarria goizaldean 5 m-ren bueltan kokatuko da eta igotzen joango da eguerdi partean 5-6 m inguruan kokatu arte eta arratsalde eta gauean 6-7 m inguruan.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak goizaldean 4-4,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta igotzen joango da, arratsalde eta gauean 5,5-6 m ingurukoak altxatu arte.